Mundua hasi zenean...

Pirinioetako mito eta kondairak

Hain tematuak zeruan gora igo nahian, Pirinioak, azkenean, aldendu egin ziren mendeetako zalapartatik, eta grinaz gordetzen dituzte orain beren iragan joria eta ahozko tradizio paregabea.

 

Mendebaldetik ekialdera haran bakoitzak bere identitatea aldarrikatu arren, jakin-minez datorren bidaiariak zailtasunik gabe irakurriko du benetako batasun kultural bat.

 

Pirinioen inguruko ahozko tradizioaren enbor komun honetatik hiru adar nagusi hazi ziren :

  • Sorrerako mitoak, jatorriak kontatzeko, lehentasuna ematen ohi dietenak «basatikeria otzantzeko» kontakizunei, Joan Hartza ezinbesteko kontakizunean, besteak beste.
  • Ipuin etiologikoak, tokiko berezitasunei zentzua ematea helburu, jatorria ezagutzen ez zaion fenomeno baten azalpen ilustratu bat ematen dutenak. Horrek, sarritan, eragina izan du elezaharrak kristautzeko garaian, eta iturri, arroka, haitzulo edo mendi gutxik ihes egin ahal izan diote prozesu horri. 
  • Ipuinak, non txikiek, ahulek, patutik betiko baztertuek, esaterako mendietako nekazariek, beste mundu bat asmatzen duten, garaileak izango liratekeen mundu bat, alegia. Inoren semeek iseka egiten diote Deabruari, ogroei barre egiten diete eta erregeen eta printzesen maitasuna jasotzen dute.

 

Azkenik, hostoak haizetan, han-hemenka sortzen dira maitagarrien, izpirituen, gauaren itzalen eta pertsonaia misteriotsuen ipuinak. Kontakizun horietan, ez da sinesmena biltzen, beldurra baizik.

 

Adi, hemen daude Pirinioak…

PATRIM sarearen proiektu bat: mugaz gaindiko sare bat da, Pirinioetako ondarearen museoek, ekomuseoek eta interpretazio-zentroek osatua, PATRIM + programaren barruan.

 

Proiektua Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatu du, % 65, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea da. Laguntza mugaz gaindiko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jardueren garapenean oinarritzen da, lurralde-garapen jasangarriaren aldeko estrategi bateratuen bidez.

Erakusketaren eta koordinazioaren komisarioa : Pauline Chaboussou

Aholkulari zientifikoa : Olivier de Robert

Ikerlanak : Lucas Berdu, Isabelle Bernard, Pauline Chaboussou, Paloma González Marcén, Ametz Gurrutxaga, Mª Nieves Juste Arruga, Pilar Lisa, Jorge Martínez Moreno, Clara Masriera Esquerra, Iban Maíz, Sébastien Marzin, Rafael Mora Torcal, Jorge Mur Laencuentra, Laura Pinto Font, Olivier de Robert, Josefina Roma Riu, Ignasi Ros Fontana, Nathalie Rouquerol, Susana Vega Bolivar

Itzulpenak : Pauline Chaboussou, Celyne Rey, Àssua Bellera Abella, Bitez

Ipuin-kontalariak : Olivier de Robert, Meritxell Bellera, Amaia Ruiz de Galarreta

Iprimaketa : Druck

Diseinua : Très Bien