Gainontzeko etxeetan bezala gurean ere, txiki-txikitatik, sutondoan amona eta aitonak Mariren istorioak kontatu izan dizkigute. Mari nor den galdetuko duzue ez?
Gure aitona-amonen arabera Mari lurraren emakume jainkosa nagusia da. Eguraldia menperatzeko boterea omen dauka. Horregatik baserritarrak beti zerura begira egoten omen dira, Mari ikusten badute ekaitza etorriko dela sinesten dute eta. Izan ere, bere bizileku batetik bestera igarotzerakoan zerua zeharkatzen omen du suzko bola baten itxuran.
Euskal Herriko mendietan dauden haitzuloak dira bere bizilekuak: Anboton, Gorbean, Aizkorrin, Aketegin, Murumendin, Auñamendin… Bizliekuak adina izen omen ditu: Anbotoko Mari, Murumendiko Mari, Aketegiko damea… Haitzulo batetik bestera igarotzen denean sekulako ekaitzak lehertzen omen dira, trumoi, tximista, euri eta kazkabar. Horregatik Mariren bizilekuko mendi magaletan erromeriak, bedeinkapenak eta konjuruak egiten omen zituzten aitona eta amonak beraien lagunekin, Mari haitzulo barruan geratu zedin eskatuz. Haitzuloen sarrera ixteko eta horrela ekaitzak uztak eta baratzeak ondatzea ekiditeko.
“Mariren haitzulora sartu zaren modu berean irten behar zara.. Barrurantz begira sartzen bazara, barruntza begira atera beharko zara. Bizkarrik eman gabe. Berarekin hitz egin nahi baduzu hitanoa erabili behar duzue. Eta noski, bere etxean zauden bitartean ezin zara jesarri” esaten digute beti aitonak eta amonak. Txorakeriak…
Nik eta nire lagunek ordea, ez genuen ezertxo ere sinesten. Gure aitona-amonen kontu zaharrak ziren haiek, gu beldurtzeko kontatzen zituzten agian.
Egun batean, lagun batzuekin elkartu eta txantxa txiki bat egitea bururatu zitzaigun. Mendian elkartu ginen, izkutuan. Zerua sutan jartzea otu zitzaigun, baina ez genekien nola egin. Handia behar zuen izan. Eta halako batean, arrano bat harrapatzea pentsatu genuen. Arranoa hegazti oso handia da, eta indartsua. Beraz, arrano kume baten bila hasi ginen, zuhaitz altuak eta arrokak mihatzen. Kontu handiz egin beharreko lana zen hura, ezen arrano heldua agertuz gero, akabo! Bat-batean, arrano habi erraldoi bat topatu genuen eta bertan bi arrano kume. Tentu handiz, bietako bat zakuan sartu eta ziztu bizian ospa egin genuen bertatik.
Arrano kumeak denbora behar du hazten, eta horregatik gure baserriko ganbaran izan genuen gordeta, lagunak maiz-maiz etortzen zirelarik. Izugarrizko arrano dotorea bilakatu zen artean. Gure txantxa ondo irten zedin ikusleak behar genituen, beraz, herrian Mari igande iluntzean pasako zela zabaldu genuen, guk askotan “ikusi” bezala.
Iritsi zen egun handia. Lagunen artean banatu genuen lana: batak jateko zerbait ekarri zuen, besteak edaria, besteak lastoa eta azkenak poxpoloak. Arranoaren buztana eta hankak lastoz bildu genituen. Herri guztiak ikusteko moduko hegaldia izan behar zuen, beraz herriko magal altuenetik askatu genuen arranoa, lastoari sua emanda. Arin itzuli ginen herrira gainontzeko guztien erreakzioa ikusi nahian. Herrira heltzen ari ginela, baserritar koadrila bat topatu genuen erabat aztoratuta, beldurtuta. Ezin izan genion barreari eutsi. Eta honela esan zidan euretako bat: “Barre egiten duzu zuk bai, baina Mari haserre dago, oso haserre, ederra botako du oraingoan”.
Etxera itzuli eta etxekoak ikarak jota bilatu nituen. Batez ere, aitona eta amona. Nik lasai egoteko esan nien, hura ez zela Mari, eta lotara sartu nintzen goxo ederrean.
Hurrengo goizean, esnatu eta leihotik begira nintzela suzko ziri bat pasaz ikusi nuen. Gorputza dar-dar batean jarri zitzaidan, ezinezkoa baitzen arranoak bizirik jarraitzea. Itsumustuan, izugarrizko ekaitza lehertu zen. Tximista batek gure etxe alboko haritza kiskaldu zuen. Beraz, egia ote zen gure aitona-amonen kontakizuna?
Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila zuen herriko plazan.
Euskal mitologian, Mari lurraren emakume jainkosa nagusia da.Eguraldiaren modelatzaile demiurgikoa da.
Gehienetan emakume gorputzarekin eta aurpegiarekin irudikatu da, dotore jantzita (gehienetan gorriz). Zuhaitz, arrano, behi, suzko igitai eta emakume modura ere agertu izan da. Leienda batzuetan, Sugaar edo Maju dira bere bikotekide eta semeak Atarrabi eta Mikelats. Atarrabi zintzoa eta Mikelats gaiztoa.
Anbotoko dama’, ‘Aralarko dama’, ‘Muruko dama’ edo ‘Aketegiko sorgina’ izenaz ere ezagutzen da. Jainkosen erregina da Mari, eta berak menderatzen ditu pertsonaia mitologiko guztiak. Lurraren barrualdean bizi da, Anboto mendiko osin eta haitzuloetan, eta hori da, hain zuzen ere, Mariren bizileku nagusia. Hala ere, beste 20 bizileku inguru ere baditu euskal lurraldean barrena, denak ere haitzuloak direlarik.
Mariren izaera hobeto ulertzeko, euskal mitologiaren zenbait ezaugarri ongi azaldu behar dira. Izan ere zenbait arlotoan, mitologia indoeuropearrarekiko ezberdinak diren izaera nabarmenak ditu. Eta odnorioz Mari izaki mitologikoa testuinguru honen baitan ulertu behar da.
Esukal mitologiari dagokionean, ez dago jainkozko izaera duen zeurik, iortzia baizik. Hau da, zerua ez da jainkoen egoitza, baizik eta izaki mitologiko ezberdinek, eta ez denek, beraien agerpena egiteko erabiltzen duen eszenatokia baizik, eta ez dauka jainkozko izaerarik.
Izaki mitologiko hauen egoitza, eta hortaz Marirena ere bai, lurpea da. Zehatzago esateko haitzuloetan bizi dira. Mari eta mitologiako beste pertsonaia batzuk lurrean eta zeruan agerpenak egiten dituzten arren, eguzkia-ekhia eta ilargia esate baterako, jatorria lurrazpian duten izakiak dira. Beraz batetik zerua legoke, eszenatokia soilik dena; bestetik lurgaina, gizakien bizilekua dena eta izaki mitologikoekin elkarbanatzen dena, eta azkenik eta garrantzia berezia duena lurpea eta haitzuloak. Izan ere, lurgainen edo zeruan ematen diren gertaera mitologikoen sorburua haitzuloetan dago, Mariren kasua nabarmena da. Izaera hau honako esaera zahar honek ezin hobeki nabarmentzen du: “azpian dagoen guztia, gainean dagoena bezala da: eta gainean dagoena, azpikoa bezala”.
Haitzuloak izaki mitologikoen bizilekua izateak, lurrazalaletik zerua baino gertuago daudenak, berebiziko eragina dauka izaki hauek gizakiekin duten erlazionatzeko moduan, izaera berezia ematen baitio. Izan ere zerua urrunago dago lurrazaletik lurpea baino, eta ondorioz bi munduen arteko muga, lurpearena eta lurgainarena alegia, lausoagoa da eta beraz errazago igaro dezakete. Bai gizakia lurpeko mundura igarotzeko eta, lurpekoek gizakiaren mundura igarotzeko ere bai. Haitzuloak eta ibaiak besteak beste, batetik besterako igarobideak dira eta denen eskura daude. Ganera mundu eta espazio berdinak elkarbanatzen dituztenen beraien bizipenak ere antzerakoak dira. Honek guztiak beraz izaki mitologikoen eta gizakien arteko harremanak izaeraberezia izatea eragiten du, urkotasunean oinarritua.
Mariri gagozkiolarik, esan bezala gertaera meteorológico oro Mariren eraginpean gertatzen da. Berak sortzen ditu bere haitzuloan eta ondoren zeruan agertzen dira. Horregatik sinestu izan da uzta eta emankortasuna bere menpe daudela. Hasiera batean, Marik ekaitza sortu eta jauri bakarrik egiten du, baina ez du toki zehatz batera edo ez dio berenberegi norbaiti zuztenzten, hau da ez dio nahiatsun edo borondaterik ematen ekintza horri. Norbait zigortu edo kalteren bat eragin nahi badio, ez du ekaitza zuezenean pertsonarengana bidaliko, bere jabetzako ondasunetara zuzenduko du, baratzeak, ganadua edo baserria esate baterako.
Hori dela eta gaur egu oraindik ere, eta modu nabarmen batean ez bada ere, bazterretak haitzulo inguruetan erromeria edo eskaintza ospakizunak egiten dira, antzinako sinesmenen lorratz bezala ulertu daitezkeenak. Erritual hauek, oro har ez zeuden zuzenean Mariri zuzenduak. Helburua haitzuloko sarrera “ixtea” bait zen, ekaitza haitzuo barruan geratzea lortzeko.