San Martin Txiki eta Jentilak

Entzun
Irakurri

Garai batean Muskiko koban basajaunak bizi omen ziren. Han, inguruko mendi gainak erabilita, sekulako gari mordoa biltzen omen zuten. Beheko lurretan, berriz, kristauak bizi omen ziren, eta artean ez omen zuten oraindik gararik ereiten, alerik ez baitzuten.

Site du Pays Basque, planche par Antoine Ignace Melling, gravée à l’aquatinte par Piringer et Salathé, in Cervini Joseph-Antoine – Melling Antoine Ignace, Voyage pittoresque dans les Pyrénées françaises et dans les départements adjacents - Paris ; L’auteur, Treuttel et Wurtz, 1826-1830. Fonds Duclos, Bibliothèque Gaston-Massat de Saint-Girons.

Behin, Sanmar tintxiki, abarka handi batzuk jantzita igo omen zen Muskiko kobara; eta hango gari-pila ikusita, basajaunei apustua luzatu zien, ea zeinek salto handiagoa egin gari piloaren gainetik.

 

Basajaunek erraztasun handiz igaro omen zuten saltoan gari-pila; Sanmartintxiki berriz, gari-pilaren erdian erori omen zen, baina baita abarkak gari-alez bete ere! Gero, handik alde eginda, Sanmartintxiki etxera bidean zela, basajaun bat konturatu omen zen Sanmartintxikiren azioaz, eta aizkora txikia bota omen zion, baina ez zuen hura harrapatu. Olasagastiko gaztainondo baten gerrian sartu omen zen aizkora txikia.

 

Kristauek, hala ere, nahiz eta gari-alea izan, ez omen zekiten noiz erein; halako batean, ordea, basajaun bati entzun omen zioten barrezka nola esaten zuen:

 

“Ja jaaaai! Balekite, hartuko lukete:

Orri irtete artoa ereite

Orri erortze garia ereite

Eta San Lorentzotan arbia ereite.”

 

Ordutik zabaldu omen zen garia inguruko herri guztietan.

Bonus

Mito hau Atango Muskiko haitzuloan dago kokatua (Gipuzkoa), Aralar mendizerraren magal batean. Aralar, Gipuzkoa eta Nafarroako mugetan dago eta bertakoen imaginario kolektiboan erreferente berezia izan da bai antzinan, bertan aurki daitezkeen megalitoek erakusten duten moduan, eta baita gaur egun ere. Gainera euskal mitologiako pasarte ugari hemen gertatzen dira.

 

Mito hau Jose Miel Barandiaranek Ataunen, bere jaioterrian jaso zituenetako bat da.  Barandiaran euskal etnografia eta antropologia klasikoaren erreferenteetako bat da, Aranzadi eta Julio Caro Barojarekin batera.

 

Barandiarani antropologiarekiko eta historiaurrearekiko interesak XX. mendeko lehen hamarkadetan piztu zitzaion. Wilhelm Wundt irakaslearengandik Leipzigeko Unibertsitatean jasotako irakaspenek erabat markatu eta bideratu zuten Baranadiaranen lana. Guda Zibliaren eta ondorengo exilioko urteetan, arazo ugari izan zituen bere ikerketekin jarraitzeko. Azterritik itzuli zenean, Euskal Ikerketei heldu zien berriro, hainbat hitzaldi, katedra edota aldizkariren buru izan zen. Bere bizitza akademikoaren amaiera aldera argitaratu zuen 1989. urtean “Mitos del Pueblo Vasco” lana.

Julio Caro Baroja eta Aita Barandiaran, Ataunen. (Koch Arruti, Sigfrido) Licencia_ CC BY-ND

San Martin Txikiren mitoak gizakiak nekazaritzako jakinduria nola bereganatu zuen azaltzen du. Hau da, modu simboliko baten bitartez gariaren ereintzaren nondik norakoak azaltzen ditu mitoak. Nekazaritzaren misterioa argiturik gizakia antzinako “mundu naturalista” batetik “ mundu zibilizatura” igarotzen da. “Enkulturazio” bilakaera bat dago mito honen eta mundu basatitik zibilizaziorako igarobide honen atzean.  Honek aldi berean bi mundu horien artean etenik ez dagoela erakusten du (Ortiz-Osés, A. 2007).

 

San Martin Txiki euskal mitologiako heroi zibilizatzaiea da. Gariaren ereintzaren jakinduria bereganatu eta gainontzeko gizakien artean banatzen du. Bestalde, Jentilek natura irudikatzen dute  mito honetan,  zehazkiago nekazaritzaren jakinduria. Beraiek bakarrik dute nekazaritzaren sekretuen berri. Mitoan ematen diren gertakarietatik naturaren ea kulturaren artean erlazio zuzena eta baliokidea dagoela ondorioztatzen da. Izan ere naturak (jentilak) ez du zentzurik kulturarik (San Martin Txiki) gabe, eta alderantziz noski (Ortiz-Osés, A. 2007).

 

Bestetik beraz Jentilaren pertsonaia daukagu. Iruditegi sozialean jentilak erraldoi moduan irudikatzen dira. Zenbait ikerlarik mendi eta haitzuloetan bizi izan ziren historiaurreko gizakiaren pertsonifikazioak direla aipatzen dute. Beste autore batzuek berriz  kristauekin harreman ona zuten baina hauengandik islatuta bizi ziren “paganoak” ziren (Barandiarán, J. M. 1984).

 

Pertsonaia sineskor eta maltzurekeria gabea da jentila. Hori dela eta, pertsonaia honek  errepresentatuko lukeen iruditegiaren bitartez  gizakiarentzako eredugarri den jokaera bat proposatzen du mitoak. Lanaren kulturan oinarritzen den gizartearen ideologia plazaratzen du jentilaren simbologiak. Pertsonaia hauen ezaugarri orokorretako bat, mito ezberdinetatik ondorioztatu daitekeena, langile amorratuak direla da. Eta hori dela eta, hainbat ikerlarik jentilak eta beraiei lotutako mitoak lanaren apologia direla aipatzen dute.

 

Jentilak, naturaz gaindiko indarra  eta historiaurreko gizakia irudikatzeazgain lanaren eredu arketipikoa irduikatzen du beraz. Jentilak agertzen diren mito ezberdinetan, hauek langintza ezberdinak burutzeko ahalmen ugari dituztela  ikusarazten da lanaren inguruko definioa zehaztuz. Hau da, ingurunera egokitzeko tresna eta  kulturaren eta giza identitatearen ezinbesteko onarria litzateke.  Honela, gizakiak jentilaren pertsonaia mitikoan berarentzako eredugarria den eta adibide bat dauka, bere jarrera eta portaeren iparra izango dena. Izan ere gizakia baino boteretsuagoa den izaki bat oinarrizko lan arruntak egiten baditu gizakiak ere eredu berberari jarraitu behar lioke, gariaren jakinduriarekin bezala.

 

Ikerlari ezberdinek jentil hauek langile nekaezin bezala eta nekazaritzaren jakinduriaren  irudikatzeak duen karga simbolikoa azapimarrazten dute. Izan ere, beraien indarraz baliaturik neke handirik gabe nahibeste lortzeko aukera lukete. Hala eta guztiz ere gizartearen iruditegiak ohiko lan arruntak burutzen irudikatzen ditu, baina ez dira aparteko aberastasunez inguraturik ageri. Honela, beraien ahalaz edozer lortzeko aukera izanik ere, mitologia inoeuroparrean gertatzen denaren kontra, ez dute botere horren gehieizko erabilpenik egiten, lan arruntak egiterat mugatzen dira, beraien beharrak asetzeko.

Abalcisqueta con Txindoki (Ojanguren, Indalecio) 1943 Licecia_ CC BY-SA (1)

Jentilak, mito ezberdinetan ikusi daiteekenez, ez dira oinarrizko beharrak asetzeko lanetara soilik mugatzen. Formaz eta edukiz esanguratsuagoak diren beste zenbait lan eta ekintza burutzen ere agertzen dira, elizen eraikuntza esate baterako. Edota burnia lantzeko jakinduriaren jabe ere badira, San Martin Txikiren beste mito batean ageri den bezala. Jentila lehen nekazaria izateazgain lehen burdingile edo herrementaria da eta lehen errotaria ere bada. Eta bera litzateke jentilbaratza eta jentilarrien egilea.

 

Honela, mito honen atzean dagoen lanaren ideologiak eguneroko ahaleginaren eta lanaren aldarrikapena egiten du nekazaritzaren sorreraren inguruko azalpenarekin batera. Honen adiera guztiak esangura handiagoa hartzen du mito hauek zentzua hartzen duten komunitateen tetstuinguru sozial eta ekonomikoan txertaturik. Hau da nekazal eta baserri munduan alegia.

 

Mito honekin eta San Martin Txiki eta Jentilen pertsonaien bitartez, batetik  nekazaritzaren jatorriaren eta  naturaren etxekotzearen azalpena plazaratzen da, eta bestetik berriz gizarte eredu egoki baten proposamen bat eskaintzen da, lanaren ideologian oinarritua.