Skip to content Skip to footer

Igartubeiti K6-Lihoa-Igartubeitiko liho landarea moztuta

Baserria lanerako eszenatoki eta erreminta iraunkorra izan da. Eraikin bakarrean, itxian eta trinkoan, abereak hazi eta uzta biltzen zen; horrez gain, etxean erabiltzeko objektu ezberdinak sortzen ziren familiaren oinarrizko beharrak asebetetzeko. Erakusketa honetan lihoaren landaretik oihala lortzearen eraldaketa prozesurako erabiltzen ziren tresnak daude ikusgai. Oso zeregin luzea, konplexua eta gogorra zen, nagusiki, baserriko emakumeek, Erdi Arotik XX. mende erdialderarte burutu zutena. Objektu eta tresna hauek 30 urtetan Oiartzungo Goruzaleok taldeak bildu zituen eta gaur egun, Gordailuan gordeak daude.

Igartubeiti K6-Lihoa-Lihoa Igartubeitiko baratzean

Lihoaren jatorria

Ez dakigu ziur nola etorri zen lihoaren hazia Euskal Herrira, ezta ziur zein garaitakoa den ere, Joxe Migel Barandiaranek orain dela 4.500 urte, Neolitiko garaian, Kaukasotik ekarria zela zioen. 

Liho landare bakoitzak 30-35 zuntz ditu. 7 aldiz loratzen da, lorea urdina du. San Joanetarako biltzen zuten lihoa.

Ereinketa

Aitak bere alabari 11 urtetan ematen zion lur soro puska bat lihoa ereiteko, ondoren, ezkontzarako ehunak eta jantziak prestatzeko. Lihoa bi garaitan, martxoan eta irailean ereiten zen. Irailak 23a, San Lino eguna da. Iraileko lihoa sendoagoa zenez, altuera handiago hartzen zuenez eta zuntza luzeagoa zenez, hobeagoa zen gero haria egiteko.

Azgarbaketa

Hazia landaretik bereizteko karrama, metalezko orrazia erabiltzen zen.

Igartubeiti K6-Lihoa-Karrama, metalezko orrazia

Beratzea

Garai batean liñapotzuetan eta hauek desagertu zirenean zinkez eginiko ontzian, beratzen uzten zuten zuntza 10-15 egunetan azalarekin lotzen duen pektosa edo gomazko substantzia desegiteko. Landarea uretatik noiz atera behar zuten jakiteko landare batzuk hartu eta beraien artean igurtzen zituzten, azala erraz banatzen bazen, atera eta lehortzen zituzten.

Igartubeiti K6-Lihoa-Zinkezko ontzia

Lihoa jo

Egurrezko mazoarekin jo ta jo egiten zuten zuntza atera arte. XIV. mendean, Holandan tranga asmatu zuten, aurrerapen handia ekarri zuen.

Igartubeiti K6-Lihoa-Egurrezko mazoa

Igartubeiti K6-Lihoa-Mazoarekin liho landarea jotzen

Tranga, lihoa txikitzeko erpin finko bat duen erreminta

Igartubeiti K6-Lihoa-Tranga

Ezpatatu

Lihoak oraindik lasto asko zuenez, karrakatzeko ezpata-oina erabiltzen zen, hobeto garbitzeko.

Igartubeiti K6-Lihoa-Ezpata oina

Igartubeiti K6-Lihoa-Ezpata oina erabiltzen

Txarranketa

Txarrantxarekin lastoari bizarrak ateratzen zaizkio, zenbat eta luzeago utzi hobeto. Puskatzen zirenak ere aprobetxatu egiten ziren. Luzeenak alkandorak, atorrak, maindireak egiteko erabiltzen zituzten, motzenak, berriz, zakuetarako, galtzerdietarako.

Igartubeiti K6-Lihoa-Txarrantxa

Irutea

Haria zutenean, gerriko goruarekin (lehendabizikoa) eta ardatzarekin lihoa hartu, txistua eman eta iruten zuten. 

Leonardo Da Vincik 1.500.urtean ardatza asmatu zuenean, goru makinaren bitartez, lehenago eskuarekin egiten zena hankarekin, pedalarekin egitea ahalbideratuz.

Igartubeiti K6-Lihoa-Emakumea goruarekin iruten

Igartubeiti K6-Lihoa-Goru makina

Matazak egitea

Matazak egiteko matasuzkia erabiltzen zen.

Igartubeiti K6-Lihoa-Bastidorea

Hari egostea

Matazak prestatuak zituztenean, garbitzeko lixiba erabiltzen zuten. Ur beroarekin sartu eta poltsa batean sutako hautsa eta usai goxoa emateko erramua sartzen zitzaion. Edozein hautsak ez zuen balio, haritza eta gaztainaren errautsak tintea zuenez ez zuen balio, pagoarena behar zuen tinterik ez zuelako eta potasio asko daukalako. Ur epelarekin hasi, sutondoan, balde batekin bota eta gero eta ur beroago.

Igartubeiti k6-Lihoa-Lixiba harria

Harilkatzea

Hari pilotak egiteko harilkaria erabiltzen zen.

Igartubeiti K6-Lihoa-Harilkaria

Igartubeiti K6-Lihoa-Harilkaria

Oihalak

Eraldaketaren ondoren, oihal preziatuak lortzen zituzten, hauekin soinekoak, alkandorak, eskularruak, burukoak, mahai tapizak, paparrak, amantalak ekoiztuz.

Igartubeiti K6-Lihoa-Oihalak 18-Igartubeiti K6-Lihoa-Oihalak

Igartubeiti K6-Lihoa-Oihalak

Lihoa
Share

Project co-financié par le Fonds Européen de Devoloppement Regional (FEDER)
Proyecto cofinanciado con el Fondo Europeo de Desarrollo Regional (FEDER)
Projecte cofinançat pel Fons Europeu de Desenvolupament Regional (FEDER)
Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatutako proiektua

PATRIM © 2024. ALL RIGHTS RESERVED.