Mundua hasi zenean: San Martin Txiki eta Jentilak

16:30 etatik 18:30 etara bitartean 6-11 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako familia tailerra izango dugu.

Mundua hasi zenean… Pirineoetan zehar hainbat kontakizun zeuden ulergaitzak ziren historioei irtenbidea bilatzeko. Euskal Herrian ere baziren noski.

Garia ereiteko unea gerturatzen ari da. Ba al dakizue zein izango den hizpide izango dugun kontakizuna? San Martin txiki ezagutzen al duzue?

Prezioa: 3€ haur bakoitzeko. Deskontuak Famili Txartelarekin. 
Izen emateak:

  • igartubeiti@gipuzkoa.eus
  • 943 72 51 07

Egoera berrietara eta haurren eta familien beharretara egokitutako tailerra:

  • Edukiera: 14 pertsona
  • Pertsonen arteko distantzia bermatua
  • Gel hidroalkoholikoaren erabilpena

www.igartubeitibaserria.eus/eu/agenda/mundua-hasi-zenean-san-martin-txiki-eta-jentilak