OIHARTE SAGARDOTEGI
Oiharte sagardotegiak %100 Euskal Sagardora bideratutako sagardoa egiten du, etxeko eta Goierriko beste baserri batzuetako sagarrarekin. Sagar motari eta kalitateari ez ezik, biltzeko garaiari ere garrantzia handia ematen dio, eta hori nabaritu egiten da azken emaitzan. Grina, ilusioa, gogoa eta jakin-min handia. Hori da Oiharte sagardotegiak egunero erakusten diguna. Berrikuntza bere etorkizunaren oinarrian jarri duen sagardotegiaren adibidea da.
KALITATE AKREDITAZIOAREN IZENA: Euskal Sagardoa Jatorri Deitura. Jatorri Ekologikoko Deitura.
Irukarate-gain Auzoa 20214 Zerain (Gipuzkoa)
(+34) 943 50 10 13 /(+34) 686 299 15