Zentroak labar- artearen eta hauek sortu zituzten gizarteen inguruko informazio eta jarduera esperimentalak eskaintzen ditu Colungo herrian.
Erreprodukzioak, dioramak, ikus-entzunezkoak eta ibilbide birtualak hurbiltzen gaituzte Historiaurrearen mundura. Zentroak hainbat gune ditu: Etxe museoa, Vero ibaiaren Kultur Parkea eta publikoarentzat harrera gunea, azken honek, labar-artea gizakiaren testuinguru unibertsalean eta bilakaeran aurkezten du. Haitzulo guneak, Truchoren Iturriak, Paleolitoko aztarnategira eramaten gaitu. Eta lantegiak egiteko gunea duen arkeologia parkeak, neolitiko etxolen eta trikuharrien berregiteak erakusten ditu.
UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako labar-artea duten babeslekuetara joateko visita gidatuak bertatik ateratzen dira.