Espai Orígens

Espai Origens Kataluniako Aurre-pirinioko Camarasa herrian (la Noguera, Lleida), 2012an sortutako ondare hedapenari eskainitako zentroa da. Bertan antolatzen diren jarduerez gain, multzoa osatzen duten inguruko beste ekipamenduetan ere ekintzak eskaintzen dira: Sant Llorenç de Montgainen dauden la Roca dels Bous (rocadelsbous.uab.cat) aztarnategian eta Arkeologi Parke didaktikoan. Jarduera guztiak inguruneko kultura eta natur ondarea hedatzeko asmoa dute.


Lurraldeko eragileek erabilera anitzeko aretoa erabili dezakete beraien jardueretarako dohainik.